Hasiera » Zerbitzuak

 

JANTOKIA

 

 Hona hemen 2022/2023 ikasturtearen jantokiko antolakuntza eta araudia. Norbaitek zalantzarik edo informazio gehiago nahi baldin badu gustura emango zaio.

Jantokian arau minimo batzuk daude, parte hartzea, giro ona, errespetua eta elkartasuna bultzatuko dutenak.

Jantokiko ordutegia, 14:30tatik 15:15 arte izango da.

Arau erregistro bat egongo da, jakiteko zeinek ez dituen arau minimoak betetzen eta zeintzuk diren betetzen ez diren arauak.

 

Antolakuntza

  • Bazkaldu aurretik, eskuak gelez garbituko dituzte.
  • Mahai bakoitzean 8 pertsona inguru egongo dira.
  • Bazkaldu ondoren ikasle bakoitzak bere mahai tresnak, edalontzia eta platerak jaso beharko ditu.
  • Bazkaltzeko denbora minimoa 20 minutukoa izango da.
  • Bazkaldu ondoren patiora joango dira Bidelagun edota Hedatze baldin badago.
  • Institutuan dagoen jolasteko materiala eskura izango dute, beti ere, zentzuz erabiltzen badute.
  • Jantoki orduan: ezin da institutotik atera, gelatan sartu, korridoreetan jolastu…

 

Arlo ekonomikoa

  • Bazkari bat bertan behera uzteko, abisua aurreko egunean eman mesedez, janaria soberan egon ez dadin. Abisuak telefono zenbaki honetan jasoko dira 94.428.78.34, goizeko 8:30tik 13:00ra.
  • Jantokiko kuotak honako hauek izango dira ikasturterako:
    • Ohiko jankidea.............................. 4,60 euro
    • Jankide garraiatua........................ 3,30 euro
    • Aldi bateko jankidea..................... 5,20 euro
  • Hileko jantoki faktura Kutxabanken bitartez pasako da, hilaren bigarren astean.
  • Hilabete batean jantokia ordaintzen ez duenak, hurrengo hilean egingo du.
  • Jantokiaren kuotak ordaintzen ez dituenak, ezin izango du jantokian bazkaldu.
  • Eusko Jaularitzak argitaratukoaren arabera, ezin da jantokiko kuotarik itzuli. Salbuespen bakarra dago dirua bueltatzeko; ausentzia aste bat baino gehiagokoa izaten denean eta jankideak bekarik ez duenean.
  • Hilaren aurreko astean, jankidei hileko menuaren fotokopia emango zaie.
  • Jantokiko arduradunarekin hitz egiteko ordutegia, institutoan, astelehenero 11:45tik 12:40 era izango da.

 

 

 

 

 

 

 

 

LIBURUTEGIA

Liburutegia atsedenaldi guztietan zabalik dago eta Hedatze orduetan ere bai, hau da, astelehen, astearte eta ostegunetan 15:15 -17:15.

Ikasleek zertarako erabil dezakete liburutegia:  ikasteko, edo/ta taldeko lanak, ariketak, e.a. egiteko, ordenagailuetan lanak egiteko ere.

 

Liburutegia toki lasaia eta atsegina izateko jarraitu beharreko arauak:

1- Lana isiltasunean egin.

2- Lanak amaitutakoan dena ordenatuta utzi.

3- Materiala zaindu.

4- Ezin daiteke jan ezta mugikorrik erabili.

 

 

 

 

 

 

  Sail honek hezkuntza kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako ikaslearen ezagutza, jarraipena eta orientazioa indartuko duten jarduerak bultzatzen ditu ikuspuntu psikopedagogikotik.

  • Irakasleei lagundu ikasleen ezagutzan eta trataeran.
  • Premia bereziak dituzten ikasleekiko jarduera orientatu.
  • Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan laguntzen du formazioa gaurko pedagogiaren ikuspegitik bultzatuz.
  • Ikusi urteko Tutoretza Plana Gurasoen Txokoan 

 

Bere lanak lau arlo biltzen ditu:

1.- Pertsonaren orientazioa

  • Ondo ikasitako gazteak prestatzen laguntzen du eta, batez ere, familia zein jendarte eta lan eremuetan egoki jokatzeko gai direnak.
  • Ikasleak banan-banan ezagutzea eta bakoitzaren orientazioa, eskolari, bokazioari eta pertsonari dagokiena, ditu xede.

2.- Hezkuntza-orientabidea

  • Hezkuntza premien aniztasunarekiko irakaslearen jarduerari laguntza ematen dio.
  • Laguntza eta aniztasun taldeak antolatzen ditu.
  • Ikasleei laguntza ematen die ibilbideei buruzko erabakietan, aukerako eta hautazkoez...
  • Tutoretza lana eta zehar-lerroak (sexo-afektiboa, elkartasuna...) dinamizatzen ditu.

3.- Lanbide eta bokazio orientabidea

  • Eskolatzearen azken etapetan, Orientazio Sailak ikasleei informazioa ematen die erdi eta goi mailako heziketa zikloez eta, baita ere, Batxilergo ikasketez.
  • Hau lortzeko urtero antolatzen ditu informazio saioak, zeinetan hainbat adituk ikasketa planak eta ondorengo lan aukerak aurkezten dizkien ikasleei.

Aipatutako jarduera guztiez gain, orientatzaileak, zuzendaritza taldearekin batera, irakasleriaren formazioaz ere arduratzen da eta aholkulari gisa aritzen da ebaluazio saio guztietan.

4.- Familientzako arreta

Informazio gehiago edota kontsulta pertsonalizatua nahi duten familiek, edozein eskola egunetan eska dezakete elkarrizketa orientatzailearekin, aurrez, tutorearen bitartez edo ikastetxeko harreran bertan, txanda eskatuz.