Hasiera » Zerbitzuak

 

JANTOKIA

    Hona hemen 2020/21 ikasturtearen jantokiko antolakuntza eta araudia. Norbaitek zalantzarik edo informazio gehiago nahi baldin badu gustura emango zaio.

 

Jantokian arau minimo batzuk daude, parte hartzea, giro ona, errespetua eta elkartasuna bultzatuko dutenak.

 

Arau erregistro bat egongo da, jakiteko zeinek ez dituen arau minimoak betetzen eta zeintzuk diren betetzen ez diren arauak.

 

Antolakuntza

  • Jantokiko zerbitzua txanda bakarrean eskainiko da.
  • Gela egonkorra: jantoki orduan, janaria haien gelan jango dute, kontaktuen minimizazioa ahalbidetzeko.
  • Mahai handi bakoitzean 4 ikasle egongo dira gehienez. Mahai txikietan 2 ikasle egongo dira gehienez.
  • Mahaiak mailaren arabera antolatuko dira. 3. Mailako ikasleak hasierako mahietan egongo dira eserita, ate eta leiho ondoan.
  • Mahaia ikasleak sartu baino lehen prest egongo da. Izan ere, behin jaten amaitzean, maskarilla jarri beharko dute eta bakoitzak bere platera garbituko du.
  • Jantokian oinarrizko higiene neurriak errespetatu behar dira: eskuak garbitzea, gutxienezko distantziak errespetatzea…
  • Behin barruan, esertzen direnean ezin dira lekutik mugitu eta muxukoa kendu dezakete. Jaten amaitzen dutenean, muxukoa jarri eta dagokien momentuan altxatuko dira ordena errespetatuz.
  • Ikastetxeetako ordutegiaren antolaketaren arabera, jantoki-zerbitzuak normaltasunez funtzionatuko du.
  • Sukaldean bakarrik jantokiko langileak sartu ahal izango dira (arduraduna, sukaldaria, monitoreak…).
  • Bigarren eszenatokian egonda, jantoki-zerbitzurako sarbidea hezkuntza- edo gizarte-egoera bereziki ahulean dauden eta ikastetxeko zuzendaritzak familien premia-irizpideen arabera ezartzen dituen ikasleentzat baino ez da izango.
  • Hirugarren eszenatokian egonda, ez da jantoki zerbitzurik egongo.

 

Arlo ekonomikoa

  • Bazkari bat bertan behera uzteko , abisua aurreko egunean eman mesedez , janaria sobera ez dadin. Abisuak telefono zenbaki honetan jasoko dira: 944287834 goizeko 8.30etatik 13.00etara.
  • Jantokiko kuotak honako hauek izango dira ikasturterako:
    • ohiko jankidea.................................... 4,60€.
    • jankide garraiatua............................... 3,30€.
    • aldi bateko jankidea.........…................ 5,20€.
  • Hileko jantoki faktura Kutxabanken bitartez pasako da, hilaren bigarren astean.
  • Hil batean jantokia ordaintzen ez duenak, hurrengo hilean egingo du.
  • Jantokiaren kuotak ordaintzen ez duenak, ezin izango du jantokian bazkaldu.
  • Eusko Jaurlaritzak argitaratuaren arabera, ezin da jantokiko kuotak itzuli. Salbuespen bakarra dago dirua bueltatzeko: ausentzia hamabost egun baino gehiagokoa izaten denean eta jankidea beka ez duenean.
  • Hilaren aurreko astean, jankidei hileko menuaren fotokopia emango zaie.
  • Jantokiko arduradunarekin hitz egiteko ordutegia, asteazkenetan, 12:40etatik 13:35etara izango da.

 

 

 

LIBURUTEGIA

Liburutegia atsedenaldi guztietan zabalik dago.

Ikasleek zertarako erabil dezakete liburutegia:  ikasteko, edo/ta taldeko lanak, ariketak, e.a. egiteko, ordenagailuetan lanak egiteko ere.

 

Liburutegia toki lasaia eta atsegina izateko jarraitu beharreko arauak:

1- Lana isiltasunean egin.

2- Lanak amaitutakoan dena ordenatuta utzi.

3- Materiala zaindu.

4- Ezin daiteke jan ezta mugikorrik erabili.

 

 

 

 

 

 

  Sail honek hezkuntza kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako ikaslearen ezagutza, jarraipena eta orientazioa indartuko duten jarduerak bultzatzen ditu ikuspuntu psikopedagogikotik.

  • Irakasleei lagundu ikasleen ezagutzan eta trataeran.
  • Premia bereziak dituzten ikasleekiko jarduera orientatu.
  • Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan laguntzen du formazioa gaurko pedagogiaren ikuspegitik bultzatuz.
  • Ikusi urteko Tutoretza Plana Gurasoen Txokoan 

 

  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bere lanak lau arlo biltzen ditu:

1.- Pertsonaren orientazioa

  • Ondo ikasitako gazteak prestatzen laguntzen du eta, batez ere, familia zein jendarte eta lan eremuetan egoki jokatzeko gai direnak.
  • Ikasleak banan-banan ezagutzea eta bakoitzaren orientazioa, eskolari, bokazioari eta pertsonari dagokiena, ditu xede.

2.- Hezkuntza-orientabidea

  • Hezkuntza premien aniztasunarekiko irakaslearen jarduerari laguntza ematen dio.
  • Laguntza eta aniztasun taldeak antolatzen ditu.
  • Ikasleei laguntza ematen die ibilbideei buruzko erabakietan, aukerako eta hautazkoez...
  • Tutoretza lana eta zehar-lerroak (sexo-afektiboa, elkartasuna...) dinamizatzen ditu.

3.- Lanbide eta bokazio orientabidea

  • Eskolatzearen azken etapetan, Orientazio Sailak ikasleei informazioa ematen die erdi eta goi mailako heziketa zikloez eta, baita ere, Batxilergo ikasketez.
  • Hau lortzeko urtero antolatzen ditu informazio saioak, zeinetan hainbat adituk ikasketa planak eta ondorengo lan aukerak aurkezten dizkien ikasleei.

Aipatutako jarduera guztiez gain, orientatzaileak, zuzendaritza taldearekin batera, irakasleriaren formazioaz ere arduratzen da eta aholkulari gisa aritzen da ebaluazio saio guztietan.

4.- Familientzako arreta

Informazio gehiago edota kontsulta pertsonalizatua nahi duten familiek, edozein eskola egunetan eska dezakete elkarrizketa orientatzailearekin, aurrez, tutorearen bitartez edo ikastetxeko harreran bertan, txanda eskatuz.