Hasiera » Proiektuak
Proiektu hau 2022-2023 ikasturtean jarriko da martxan. Hauek dira, beste batzuen artean, helburuak:
- Ikastetxean ekitatea hobetzen laguntzea, eta horretarako, jardueren eskaintza bat egitea. Eskaintza horrek ez die kostu gehigarririk eragingo familiei.
- Ikasleek eskola-orduetatik kanpo konpetentziak eskura ditzaten bultzatzea.
- Emaitzen eta bizikidetzaren hobekuntza sustatzea.
- Euskararen erabilera bultzatzea eskola-orduetatik kanpo.
- Ikasleen autonomía lantzea.
Indartzeak edota tailerrak astelehen, astearte eta ostegunetan, urritik maiatzara arte izango dira, 15:15etik 17:15era.
Ikasleei tailerrak eskainiko zaizkie, adibidez, artisautza, argazkilaritza, lehen sorospenak, abesbatza, jokoa eta kirola… Horrez gain, indartzeak egitera gonbidatuko zaie.
Nahiz eta ekintzetara joatea boluntarioa izan, seme/alaba animatzea eta motibatzen saiatzea aholkatzen zaie gurasoei.
SARE HEZKUNTZA PROIEKTUA
Ikastetxe honek IKT-en TARTEKO heldutasun maila lortu du.
Urte honetan IKT-en heldutasun maila AURRERATURA hurbiltzeko pausuak emango dira eta helburuak hurrengoak izango dira:
- Ikastetxeko irakasle eta beste langileen formakuntzarekin jarraitu.
- Googleren aplikazio desberdinak erabili ikasleek eta irakasleek.
- Web orrialdea erabili komunikazio bide garrantzitsu bezala.
- Gmaileko @ortuellabhi.net domeinua erabiltzea estamentu guztiak.
Proiektu honen helburua ikasleriak Multimedia-konpetentzia eskuratzea da. Multimedia-konpetentzia hori eskuratu ahal izateko (euskarri analogikoetan eta digitaletan) beharrezkoa da baliabide digitalak (metodologikoak, instrumentalak,...) normalizaturik egotea irakatsi eta ikasteko prozesuetan eta egoeretan, diziplina-arlo guzti-guztietan. Helburua da IKTak ikasgelen egunerokoan infiltratzea eta beren aukera berritzaileak txertatzea, hala nola gertatzen den egungo gizartean, non egunetik egunera zabalduago dauden.
IKTak integratu eta curriculumean sartzeko, eta konpetentzia digitala curriculumean garatzeko, hiru ikuspuntu osagarri erabili eta mailaka ezarriko dira: konpetentzia digitala, jakintza-arlo gisa (IKTez ikastea); konpetentzia digitala, curriculum-arloetako eduki didaktiko multimediekin jarduteko (IKTetatik ikastea); konpetentzia digitala, ikaskuntzarako eta jakintza eraikitzeko tresna gisa (IKTekin ikastea).
- Informazio gehigarria:
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA
Aurreko ikasturteetan euskararen egoeraz egindako hausnarketek zehaztu zituzten Hizkuntza Normalkuntza Proiektua egiteko. Ulibarri programaz baliatuz, gure ikastetxeko hizkuntz diagnostikoa egin zen eta, OOGko kideen laguntzari esker, hurrengo lau urteetarako helburuak finkatu ziren. Hezkuntza Sailak onartuta, 2007-2008 ikasturtean proiektua abiarazi zen. Institutuko errealitatea ikusita, normalizazio xede nagusiak honako hauek dira:
- Euskara izatea ohiko komunikazio-hizkuntza, bereziki irakasleen artean, irakasle eta gainontzeko langile euskaldunen artean eta irakasle-ikasle harremanetan.
- Euskarak berak transmititzen duen kultur munduan murgildu ikastetxea eta bertoko estamentuak.
- Euskararekiko jarrera positiboak guztiongan indartu.
Aipatutako xedeak betetzeko asmoz, hainbat ekimen antolatzen dira ikasturtean zehar.
AGENDA 2030
Egungo gizartea alderdi sozialean zein ingurumenean ondorio kezkagarriak ari da sortzen, hala nola, negutegi efektua, kutsadura, baliabideen erabilera desegokia, hondakinak gehitzea, kutsadura akustikoa, herrien arteko desberdintasunen handitzea, krisi humanitarioen areagotzea …
Ikastetxeak gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi die, horregatik ikasleei ezagutzak eta gaitasunak lortzeko aukera emango die, ingurunea ulertu, esku hartzeko eta ingurumenaren hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta baloreak sustatuz. Horregatik, aurtengo kurtsoan ere Eskolako agenda 21 programaren garapenarekin jarraituko dugu ikastetxean.
Aurreko ikasturteetan landutako gaiei (jasangarritasuna, elikadura osasuntsua, birziklapena, energia, zarata … ) jarraitasuna emateaz gain KLIMA ALDAKETAK dakartzan arazoak aztertu eta konponbidea bilatzen saiatuko gara.
Ikasturte honetan ere, Ortuellako Udalak bere bidea egiten jarraituko du Tokiko Agenda 21n eta hor badira elkarrekin egiten ditugun lanak eta horiei berriro ere eutsiko diegu.
2022-2023 ikasturtean, aipatu dugun moduan, landuko den gaia KLIMA ALDAKETA dela gogora ekarri nahi dugu, bertan munduko mugimendua jarraituz, MEATZALDEA FOR FUTURE! izenarekin.
Halere, ikasturte honetan ondokoak lantzen segituko dugu:
- Kontsumo energetikoa jaisten ahalegindu, ohitura onak gogora ekarriz.
- Ahal den neurrian uraren kontsumoa jaitsi.
- Paperaren erabilera murriztu.
- Hondakinak murriztu, ahal den gehiena birziklatuz, plastikoak batez ere.
- Elikadura jasangarria eta osasuntsua sustatu.
- Zarataren murrizketa, kutsadura akustikoa.
Aipatutakoak aurrera eramateko, ekintza zehatzak proposatzen ditugu:
- Iturrietan bridak konprobatu eta jarri, ur kontsumoa murrizteko.
- Uraren kontsumo egokia gogoratzen duten kartelak ipini.
- Eskolan erabiltzen den paperaren bilketa antolatu eta egin.
- Argien pultsadoreetan kontsumoa murriztea gogora ekarriko duten errotuluak jarri.
- Hamaiketako osasuntsuak egin ikastetxean.
- Ikastetxeko ortua lantzen jarraitu eta, horrekin batera, konposta ere bai (Gela Egonkorra eta arreta bereziko ikasleak).
- Inguruko ekoizleak bisitatu.
- Udalarekin harremanak indartu, herrian egiten diren ekimenen berri izateko eta baita ikasleek proposamenak egin ditzaten.
- Plastikoen erabil bakarrekoa murriztea.
Nola lagundu etxetik?
Zuen seme-alabak kontzientziatu gai hauetan jarrera kritikoa eta arduratsua izan dezaten eta edozein ekarpen egitera animatuz.
Zuen partaidetasuna ere behar dugu, anima zaitezte!
- Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batit bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
- Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea
- Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.
- Eskolen eguneroko martxan eguneratzeko eta,beharrezkoa bada, geroko eduki batzuk prestatzeko.
- Ikaskuntza instrumentala hobetzeko
- Eskolako lanaren plangintza planifikatu eta ordenatzeko, eta modu eraginkorrean ikasteko ohiturak eta teknikak indartzeko.
- Ikasgela batean bi irakasle egotea, talde elkarreragileak, solasaldiak eta talde-lana.
- Teknologi berriak sarriago eta hobeto erabiltzea
- Ikasleentzat esanahia duten testuingurutan kokaturiko zereginak egitea.