Hasiera »

IKT IKASTETXE EREDUA

 

Ikastetxe honek  IKT-en TARTEKO heldutasun maila lortu du.

Urte honetan IKT-en heldutasun maila AURRERATURA hurbiltzeko pausuak emango dira eta helburuak hurrengoak izango dira:

  • Ikastetxeko irakasle eta beste langileen formakuntzarekin jarraitu.
  • Googleren aplikazio desberdinak erabili ikasleek eta irakasleek.
  • Web orrialdea erabili komunikazio bide garrantzitsu bezala.
  • Gmaileko @ortuellabhi.net domeinua erabiltzea estamentu guztiak.
  • Informazio gehigarria:

IKT ikastetxe eredua

 HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

Aurreko ikasturteetan euskararen egoeraz egindako hausnarketek zehaztu zituzten Hizkuntza Normalkuntza Proiektua egiteko. Ulibarri programaz baliatuz, gure ikastetxeko hizkuntz diagnostikoa egin zen eta, OOGko kideen laguntzari esker, hurrengo lau urteetarako helburuak finkatu ziren. Hezkuntza Sailak onartuta, 2007-2008 ikasturtean proiektua abiarazi zen. Institutuko errealitatea ikusita, normalizazio xede nagusiak honako hauek dira:

  • Euskara izatea ohiko komunikazio-hizkuntza, bereziki irakasleen artean, irakasle eta gainontzeko langile euskaldunen artean eta irakasle-ikasle harremanetan.
  • Euskarak berak transmititzen duen kultur munduan murgildu ikastetxea eta bertoko estamentuak.
  • Euskararekiko jarrera positiboak guztiongan indartu.

Aipatutako xedeak betetzeko asmoz, hainbat ekimen antolatzen dira ikasturtean zehar. 

                                       AGENDA 21

 

Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak ari da sortzen, hala nola, ozono geruzaren galera, negutegi efektua gehitzea, kutsadura, baliabideen erabilera desegokia, hondakinak gehitzea… Horrez gain, elikadura txarrak eragindako arazoak ere hazten ari dira eta horren aurrean badugu zer egiteko.

Ikastetxeak gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi die, horregatik ikasleei ezagutzak eta gaitasunak lortzeko aukera emango die, ingurunea ulertu eta esku hartzeko eta ingurumenaren hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta baloreak sustatzeko.

Elikadura ohituretan ere arduratsuak diren pertsonak hezi nahi ditugu, beraz, Agenda 21 proiektuarekin  jarraituko dugu.

Beste alde batetik, Ortuellako Udalak ere bere bidea aukeratu du eta Tokiko Agenda 21 burutzen ari da. Hor badira elkarrekin egiten ditugun lanak eta horiei ere eutsiko diegu.

2016-2017 ikasturtean lantzeko gaia  ELIKADURA dela gogora ekarri nahi dugu, bertan  hurrengo puntuak sartzen direlarik: elikadura orekatua, jakien aukera egokia, produktuen ekoizpena, garraioa, sortzen diren hondakinak...

 

Halere, ikasturte honetan ondokoak lantzen segituko dugu:

  1. Kontsumo energetikoa jaisten ahalegindu, ohitura onak gogora ekarriz.
  2. Ahal den neurrian uraren kontsumoa jaitsi.
  3. Paperaren erabilera murriztu.
  4. Hondakinak murriztu, ahal den gehiena birziklatuz.

 

Aipatutakoak aurrera eramateko, ekintza zehatzak proposatzen ditugu:

 

  1. Iturrietan bridak konprobatu eta jarri, ur kontsumoa murrizteko.
  2. Argien pultsadoreetan kontsumoa murriztea gogora ekarriko duten errotuluak jarri.
  3. Hamaiketako osasuntsuak egin ikastetxean.
  4. Ikastetxeko ortua lantzen segitu eta, horrekin batera, konposta ere bai. (Gela Egonkorra)
  5. Inguruko lantegiak bisitatu.
  6. Eroski Fundazioak elikaduraz duen programan parte hartu (Gela Egonkorra)
  7. Udalarekin harremanak indartu, herrian egiten diren ekimenen berri izateko eta baita ikasleek proposamenak egin ditzaten.

 

Nola lagundu etxetik?

 

Zuen seme-alabak kontzientziatu gai hauetan jarrera kritikoa eta arduratsua izan dezaten eta edozein ekarpen egitera animatuz.

Programaren helburua da eskola-arrakastako indizeak hobetzea, eta, horretarako, hauek egin nahi dira: Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batit bat ingurune físico edo estimulu egokirik ez duteneei, denbora osagarri bat erabil dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko.
  • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batit bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
  • Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea
  • Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.
Programa honetako jarduerek ikastetxeak aniztasunari erantzuteko egiten dituen jarduera orokorren parte izan behar dute. Ikastetxe osoaren proiektua da, zuzendaritza-taldearen lidergopean eta orientatzaileak koordinatuta. Laguntza horren egitekoa da ikasleei laguntza indibiduala eta kolektiboa ematea, beren eskolako lanetan sortzen zaizkien  zailtasunak gaindi ditzaten. Berariaz, ikasleari laguntza emango zaio:
  • Eskolen eguneroko martxan eguneratzeko eta,beharrezkoa bada, geroko eduki batzuk prestatzeko.
  • Ikaskuntza instrumentala hobetzeko
  • Eskolako lanaren plangintza planifikatu eta ordenatzeko, eta modu eraginkorrean ikasteko ohiturak eta teknikak indartzeko.
Eskolan izan ditzakeen gatazkak behar bezala konpontzeko.
Hezkuntza Berariaz  Sendotzeko Programak  (HBSP)  hezkuntzazko erantzun egoki eta bikaintasunezko bat eman nahi die gizartean aukera gutxiago dituzten ikasleei, edo DBHren aurretiko zikloetako gaitasunak bereganatu ez dituzten ikasleei, beren ohiko estola-ingurunean derrigorrezko ikasketetako helburuak lortzen laguntzeko. Orobat, eskolara moldatzen ez diren ikasleei harrera eta moldatze prozesuak eskaintzeko asmoa du, hezkuntza-sisteman beren beharrizanetara egokitutako erantzun bat aurki dezaten.   HBSPk  ikastetxe osoari eragiten dion proiektu bat da eta ikasleen aniztasunari erantzuteko plangintza bateratu eta oso baten baitan txertatzen da. Eskola inklusiboaren proposamenetan oinarrituta., ohiko ikasgelaren barrurako disenatzen ditu erantzunak, antolamendu eta metodología aldaketak ekarriko dituztenak. Gauzak horrela, garrantzia berezia hartzen du ikasle horiei beren berezko taldearen barruan, honako neurri hauetan oinarrituta: plan pertsonalizatuak, bana-banakako tutoretzak eta pedagogia-kontratuak.   Ikaskuntza hobetzeko estrategia inklusiboak erabiltzen ditugu, egoera berean daudenen artean eta pertsona helduekin harremanak izatea bultzatuko dituztenak, adibidez:
  • Ikasgela batean bi irakasle egotea, talde elkarreragileak, solasaldiak eta talde-lana.
  • Teknologi berriak sarriago eta hobeto erabiltzea
  • Ikasleentzat esanahia duten testuingurutan kokaturiko zereginak  egitea.