Hasiera »

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

       

 

 

 

           

 

 

 

Mendebalde urrun honetan burdina zen mendeetan zehar bertokoek erauzten ziotena lurrari. Herrialde askotatik etorri ziren, burdina errotik ateratzeko. Denak nahastu ziren: lurra, burdina eta gizon-emakumeak. Haien guztien seme-alaben seme-alabak gara. Guk ere lurraren erraietan arakatzen dihardugu ezagutzaren abenturan aurrera eginez. Lurra, jendea, herriak, ura, landareak, komunikazioa, animaliak, izarrak, hizkuntzak, zenbakiak, argia, iragana, geometria, lana, beroa, osasuna, unibertsoa, musika, askatasuna, koloreak, emozioak, arte plastikoak, umorea, antzerkia, teknologia, jolasa eta beste hainbat kontu, bakarka eta batera, jorratzen ditugu gure eguneroko eta amaigabeko ikasketan.      

Ikasturte honetarako helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Euskara izatea ohiko komunikazio-hizkuntza, bereziki irakasleen artean, irakasle eta gainontzeko langile euskaldunen artean eta irakasle-ikasle harremanetan.
  • Euskarak berak transmititzen duen kultur munduan murgildu ikastetxea eta bertoko estamentuak euskararekiko jarrera positiboak guztiongan indartu.
  • Ikastetxean dugun ikasleen aniztasunari irteera eman.
  • Teknologia-heldutasunaren eredua proiektuan  maila aurreraturantz hurbiltzea.
  • Ikastetxeko AJAren berriztapena, azken ikasturtetan egindako moldaketak sartuz eta aldi berean bizikidetza hobetuz.
  • Tutoretza-plana. Ekintzen bidez ikasleen gaitasunen garapena bultzatuko da.

Honek ez du esan nahi helburu hauek soilik lortu behar ditugunik, baina bai, ordea, haiei arreta bereziz begiratuko zaiela ikastetxeko eremu guztietan.


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EBAZPENA, HEZKUNTZAKO SAILBURUORDEARENA, BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTOETAN 2017-2018 IKASTURTEA ANTOLATZEKO MODUARI BURUZKOA.   Ebazpena